top of page
LEHEN MANÅMENDUYA*
hitzak: xabi makulu

​​"Motzagoa zara zu nire gona baino" 

Donostiako Mirakruz kalean ikusita

​

Gvr egien escvei

egion ahoari ere

Hire gorpvtz osoa esquertv

eta bedeyncatv

​

Maita eçan hire sabela

Maita itzan hire bi oinac 

Maita itzan hire begiyac 

Maita itzan bi belarriyac

​

Inork aukeratzen al din hire erropa?

inork entzun beharreko musika?

nork erabakitzen din hire irudia

iñork ez dezala  aukera hire izaera!

 

inor ez dadila hire etxean sartu

hi heu izan

irmo hortan

​

Denbora pasa

ta gure gorputzaren zimurrak dantzan doaz

gure gorputzaren desertu honen gainean

amaigabeko hareaz

baina oasiak barnean goaz

geldiarazten gaituzten moldeak apurtzen

lapurtzen diguten denbora berreskuratzen

                              (komando braga)

 

Ez ezan utz hire gogoa kontrolatzen

ez ezak utz hire sendimenduak bahitzen

zokora itzan kolonizatzaileak 

alde tenplutik!

hi heu izan

irmo hortan, hi hortan

Hire etxea defendatu 

aitarena baino lehen**

 

Maita itzan hire escvac 

Maita eçan hire ahoa…

Gür egiec escvei

egioc ahoari ere

Hire gorpvtz osoa esquertv

ta bedeyncatv

maita itzan hire escvac…

​

*Linguae Vasconum Primitiae: “Hamar manamenduyac”

**Gabriel Årestiren poematik: “Nire aitaren etxea (defendituko dut)”

​

​

bottom of page